Gutxiago geriatzen da ...

camisetas
  • GIGANTES

    GIGANTES

  • KILIKIS

    KILIKIS

Erraldoiak

Festaren ikurra

Hiri askok dituzte erraldoiak, baina Iruñekoak bezalakorik ez dago, eta ez gara txaubinistak, bai zera, ez, ez. Zortzi pertsonaia dira, zortzi errege-erregina, gaitzak (launa metrokoak). "Munduko lau parteak" irudikatzen dituzte: Europa, Afrika, Asia eta Amerika (Ozeania ez omen zuten ezagutzen).

Gaurko erraldoiok ez dira oso zaharrak (1860), baina oso tradizio zahar baten segimentu dira. Erraldoiez gain bost buruhandiko gorte bat izaten dute bidelagun: alkatea, kontzejala, amona eta japones parea. Eta gainera sei kiliki: Barbas, Patata, Verrugón, Coleta, Caravinagre eta Napoleón; hauek halako konpainia antidisturbio umeentzakoa osatzen dute eta gezurrezko zartailu batzuekin (puxikak) ume zanpatzen aritzen dira. Kilikiek belaunaldiz belaunaldi kikildu dituzte, gaituzte Iruñeko umeak. Segizioa osatzeko, seis zaldiko daude, erdi gizaki erdi zaldi, haiek ere ume jotzen zaleak.

Kasualitatez kilikiren batek zure haurraren betaurrekoak puskatzen baldin baditu, jakizu badera aseguru bat hori guztia bere gain hartzen duena. Konpartsako arduradunarekin hitz egin behar da eta kexa agertu udalean. Nahiko ohikoa omen da.

ZER EGITEN DUTEN

Ahuku honek "konpartsa" du izena eta egunean hainbat ordu diferentetan topatuko duzu kalean, ehunka ume, guraso, aiton-amona eta oro har jende inguruan dituela, gaita-musikaren konpasera dantzan. Erraldoiek dantza egitea dute berezko eta aurreneko lana: baltsak, polkak, jotak, lau metro beteko gorputz haundiokin, ikusgarria da.

Konpartsa egunero ateratzen da eta bide jakin bat egiten, Iruñeko egunkarietan eta programa ofizialean azaltzen dena. Horrez gain, festako ospakizun inportante guztietan hartzen du parte: prozesioa, txupinazoa eta riau-riaua.