Bertako soinugaiekin, txistulariak, gaiteroak, peñen txarangak beren metal soinuarekin. Pamplonesa, udal banda. Peruko musika kontzertuak, jazz edo roka kaleko edozein bazterretan.
Eta gainera berbenak, kontzertuak, saltsa, eta ikuskizun serioagoak (aspaldi honetan kultuagotu gara antza) eta, zer esanik ez, latako musika: bakalao, euskal roka, techno, musika elektronikoa, jazz e.a. Zuk zeuk ikusi eta entzungo duzu hona etorriz gero.