Ir a Kukuxumusu.com

Gutxiago geriatzen da ...

camisetas

© Jim Hollander

  • © Guillermo Navarro

    © Guillermo Navarro

  • © Jim Hollander

    © Jim Hollander

Peñak

Peñak

Kaos orok behar du antolamenduren bat, oso-oso nahasia bada ere. Bale, ba Sanferminetako marko finko hori, Iruñean peñak dira; elkarte hauen helburua (ez bakarra, ordea) horixe da: beren bazkideei Sanferminetarako azpiegitura zerbait ematea. Gero, jakina, gauza ez da hortan gelditzen eta urte guztian segitzen dute beste jarduera gastronomiko-kultural eta kirol alorreko batzuk, baina inoiz ahaztu gabe Sanferminetako elkarteak izatea dela beren sorrera.

ZER EGITEN DUTEN SANFERMINETAN

Peñak jaun, jabe, errege eta gobernadore dira eguterako zezenketan; eguterako zezenketa peñen garaipena da. Han, zein bere pankartaren azpian babestuta eta zein bere blusoi berezgarria soinean, peñak jainko dira plazaren gainean, hau da: unibertsoaren gainean.

Horrez gain, kaleko musikaren protagonista nagusia dira: egia da, gero eta txaranga profesional gehiago izaten direla, udalak ordainduak, eta egia ere da batzuetan hobeki jotzen dutela, baina ez du axolik: ez dago konparaziorik. Peñen musika burrunbaririk gabe, goizeko ordu txikiak arte kaleak eta kaleak dantzan jartzen dituen hori gabe, festa hau ez litzake den bezalakoa izanen.

Peñen direktorioa

Aldapa, Alegría de Iruña, Anaitasuna, Armonía Txantreana, Los de Bronce, El Bullicio Pamplonés, Donibane, Irrintzi, La Jarana, Muthiko Alaiak, Oberena, Rotxapea, Sanduzelai, San Fermín, El Txarko, La ÚnicaMutilzarra