San Fermin festak nazioartean entzierroak ezagutarazi ditu, zezenak hiriko Alde Zaharreko zenbait karrikatan zehar korrika egiten duteneko lasterketak. Entzierroak uztailaren 7tik 14ra bitartean egiten dira goizeko 8.00etan. 6ko eguerdiko 12.00etan hasten dira festak txupinazoa botatzean. Egun horretan ez da entzierrorik egiten, bai parranda handia ordea.
Festak Nafarroako patroi San Ferminen omenez egiten dira eta erlijio alderdia eta parranda basatia oso ongi bizi dira elkarrekin, eta bada bietara joaten den jendea.