Bidali ezazu bestetako argazki erotikorik onena eta zoaz Los Angelesera musu-truk Sanfermin.com eta Playboyrekin.
Playboy aldizkariak eta Kukuxumusuko Marrazkien Fabrikak, Sanfermin.com
web orriaren bitartez, urtero Sanferminetako Argazki Erotikoaren
Nazioarteko Lehiaketarako deia egiten dute. Asmoa da irudimena, sormena
eta erotismoa eta Sanferminak irudi bakar batean uztartzeko gaitasuna
saritzea.
Noiz bidali daitezke argazkiak?
2008ko irailaren 14a baino lehenago.
Nola bidaltzen dira?
Posta elektronikoz (fermin@sanfermin.com)
edo ohiko postaz (Kukuxumusu Marzelo Zelaieta 75, N.AA1 Iruñea 31014
Spain) Argi azaldu itzazu zure izena, bi abizen eta harremanetarako
telefono bat.
Nork har dezake parte?
Edonork, zuk zerorrek.
Zer argazki motak har dezakete parte?
Irudimenak ez du mugarik eta lehiaketak ez du deus zedarritzen. Ez da
ezinbestekoa argazkiak Iruñean edo Sanferminetan eginak izatea. Aski da
bestak berezkoak dituen alderdietako baten bat islatzea.
Saria
Los Angelesera bidaia, aste batekoa, bi lagunentzat.
Irudien formatua
Edozein teknika eta edozein euskarri, argazki trataerarekin edo gabe.
Bereizmen nahikoa erreproduzitzeko (300 ppp/inch eta 24x30 cm).
Nork irabaziko du?
Epaimahaiak hautatzen duenak. Erabakia 2008ko urriaren 2a baino lehenago emanen da ezagutzera.
Informazio gehiago
Lehiaketaren oinarriak (pdf) deskargatu
2007 urtean
Irabazlea ta argazkiak
Zure argazkia igorri